23 Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:
24 Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;
25 Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;
26 Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;
27 Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;
28 Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;
29 Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;