26 Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;
27 Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;
28 Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;
29 Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;
30 Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.
31 Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;
32 Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.