29 Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;
30 Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.
31 Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;
32 Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.
33 Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin;
34 Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac;
35 Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac;