32 Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.
33 Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin;
34 Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac;
35 Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac;
36 Eta Aserdic, berrogoi mila gudurat ilkitzen eta lerroetaric axutza haritzen cirenac;
37 Jordanez handitic berriz, Errubenen eta Gaden semeetaric, eta Manaseren leinu erditic, seietan hogoi mila, guerlaco harmac soinean.
38 Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue.