27 Aitor eta gorespena dira haren aitzinean, indar eta bozcarioa hura den lekuan.
28 Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra.
29 Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.
30 Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor.
31 Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.
32 Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez.
33 Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.