29 Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.
30 Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor.
31 Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.
32 Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez.
33 Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.
34 Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren ona baita, ceren bethi irauten baitu haren urricalpenac.
35 Eta erraçue: Salba gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietaric, aithor ekar dioçogun çure icen sainduari, boz gaitecen çure cantuetan.