33 Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.
34 Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren ona baita, ceren bethi irauten baitu haren urricalpenac.
35 Eta erraçue: Salba gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietaric, aithor ekar dioçogun çure icen sainduari, boz gaitecen çure cantuetan.
36 Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari bethitic bethiraino; eta populu guciac erran beça: Halabiz, eta Jaunari biotzo canta aheriac.
37 Dabidec han utzi cituen beraz Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean Asaph eta bere anaiac, baratzeric gabe beren eguimbideac bethe cetzatençat arkaren aitzinean, egun oroz, eta ceinec bere aldian.
38 Athalçain eçarri cituen, berriz, Obededom eta haren hirur hogoi eta çorci anaiac, eta Obededom Idithunen semea, eta Hosa.
39 Aldiz, Sadoc aphez-handia eta haren anaia apheçac eçarri cituen Gabaonen cen leku goran, Jaunaren tabernaclearen aitzinean,