1 Bada, Dabidec bere jaureguian çuenean bere egoitza, Nathan profetari erran çaroen: Huna non nagoen ni cedrozco jaureguian, eta Jaunaren batasuneco arka berriz larru-olha batean.
2 Eta Nathanec ihardetsi çaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guciac eguizquitzu, ecic çurequin da Jaincoa.
3 Bainan gau hartan Nathani atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioelaric:
4 Çoaz eta erroçu Dabid ene cerbitzariari: Hau dio Jaunac: Ez darotaçu çuc eguinen etcheric ni hartan egoteco.
5 Ecic ez naiz etchetan egotu Israel eraiqui dudan egunetic orai arteo, bainan lekuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni,
6 Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?