13 Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic,
14 Eta ene etchean eta ene erreinuan bethi gucico jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da.
15 Nathan Dabidi minçatu citzaioen hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera.
16 Eta erregue Dabid ethorri eta jarri cenean Jaunaren aitzinean, erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, horrelacoric niri eguiteco?
17 Bainan hori guti çaiote oraino çure beguiei, eta hargatic çure cerbitzariaren etcheaz minçatu çare ethorquiçuneco gaucetan ere, eta guiçon gucien gainetic ikusgarri eguin nauçu, Jainco Jauna.
18 Cer iritchic deçaque guehiago Dabidec, horrela ospatu duçunetic çure cerbitzaria eta horrela orhoitu çarenetic hartaz?
19 Jauna, çure cerbitzariaren ariaz, çure bihotzaren arabera, eguin duçu handiespen hau gucia, eta nahi içan duçu eçagutuac içan citecen hambat sendagaila.