2 Eta Nathanec ihardetsi çaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guciac eguizquitzu, ecic çurequin da Jaincoa.
3 Bainan gau hartan Nathani atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioelaric:
4 Çoaz eta erroçu Dabid ene cerbitzariari: Hau dio Jaunac: Ez darotaçu çuc eguinen etcheric ni hartan egoteco.
5 Ecic ez naiz etchetan egotu Israel eraiqui dudan egunetic orai arteo, bainan lekuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni,
6 Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?
7 Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat.
8 Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri.