20 Jauna, nihon ez da çure iduricoric, eta ez da çu baicen berce Jaincoric, gure beharriec aiphatzen aditu dituzten gucietan.
21 Ecic cein da çure Israelgo populua beçalaco berce bat, lurrean jendaia bakarra, ceinari goan baitzaio Jaincoa libratzera, hartaric bere populuaren eguiteco, eta bere indarraren handiaz eta icialdurez jendaquiac iraizteco, Eguiptotic atheratu çuen populuaren aitzinetic?
22 Eta Israelgo çure populua çure populutzat eçarri duçu bethico, eta çu, Jauna, jarri çare haren Jainco.
23 Orai beraz, Jauna, çure cerbitzariari eta haren etchearen gainean erran içan duçun hitza, bethico gogor bedi, eta eguiçu minçatu çaren beçala.
24 Iraun beça çure icenac eta goretsia içan bedi menderen mendetan; eta errana içan bedi: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa, eta haren cerbitzari Dabiden etchea bethico iraupenetan dago haren aitzinean.
25 Ecic çuc, ene Jainco Jauna, jaquinsun eguin duçu çure cerbitzariaren beharria, alchaturen cinduela haren etchea; eta hori gatic atzeman du çure cerbitzariac çuri othoitz eguiteco gogoa.
26 Orai beraz, Jauna, çu çare Jainco; çuc aguindu darozquitzu çure cerbitzariari hambateco onac.