8 Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri.
9 Leku bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuco eta egonen da; handic ecin jauçaracico dute, eta gaixtaqueriaco semeec ez dute lehertuco hastetic beçala,
10 Israelgo ene populuari juieac eman diotzadan egunetaric; eta lurreratu ditut çure etsai guciac.
11 Eta çure egunac bethe ditazqueenean, eraiquiren dut çure hacia çure ondotic; hura içanen da çure semeetaric, eta gogorturen dut haren erreinua.
12 Hura içanen da niri etchea alchatuco darotana, eta haren tronua bethico gogorturen dut.
13 Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic,
14 Eta ene etchean eta ene erreinuan bethi gucico jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da.