1 Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Dabidec jo eta aphaldu cituela Filistindarrac, eta Jeth eta hari çatchicoten lekuac kendu cituen Filistindarren escuetaric,
2 Moabitarrac ere jo cituela eta berepeco eçarri, Dabidi cergac pagatuz.
3 Orduco egunetan, jo çuen halaber Adarecer Sobaco erregue, Hematheco aurkincetan, noiz ere goan baitzen bere erreinuaren hedatzera Ufrataco hibaieraino.
4 Dabidec hartu çarozquien beraz mila orga-laster, çazpi mila çaldizco eta hogoi mila oinezco; eta orga-lasterretaco çaldi guciei ebaqui çarozten çainac, lekat ehun orga-lasterretacoei, ceinac beretzat beguiratu baitzituen.
5 Damasco Siriarra berriz, Adarecerri Sobaco erregueri lagunça ematera ethorri cen; bainan Dabidec jo cituen haren hogoi eta bi mila guiçon.
6 Soldadoac eçarri cituen Damasen, Siria guciac ere cerbitza ceçan eta cerga paga ceçonçat. Eta Jaunac lagundu çuen ibili cituen urhats gucietan.