7 Dabidec hartu cituen halaber Adarecerren cerbitzarian urhezco gueci-unciac, eta ekarri cituen Jerusalemera.
8 Thebathetic eta Cunetic Adarecerren hirietaric hartu çuen asco cobre, ceinetaz Salomonec eguin baitzituen cobrezco itsasoa, habeac eta cobrezco unciac.
9 Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia,
10 Erregue Dabidi igorri çaroen Adoram bere semea baquearen galdeguitera, eta hari erakustera bere bozcarioa, ceren jo eta garhaitu çuen Adarecer; ecic Thou Adarecerren etsai cen.
11 Erregue Dabidec Jaunari consecratu çarozquien urhezco, cilharrezco eta cobrezco unciac, jendaia guciei hartu çaroezten urhe eta cilharrarequin, hala Idumearrei, Moabitarrei eta Amontarrei, nola Filistindarrei eta Amalectarrei.
12 Abisaic berriz, Sarbiaren semeac, hemeçorci mila Idumear jo cituen Gazteguietaco haranean.
13 Idumean çainac eçarri cituen, Idumea Dabiden azpico egon çadiençat, eta Jaunac atheratu çuen Dabid ibili cituen urhats gucietan.