10 Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen.
11 Gaineraco populua berriz, bere anaia Abisairen escuan eçarri çuen, eta hauquiec goan ciren Amonen semeen contra.
12 Eta Joabec erran çuen: Siriarrac garhaitzen banau, lagunça eguinen darotaçu; baldin berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, ni laguncera ethorrico natzaitzu.
13 Eguiçu bihotzetic, eguigun guiçonqui gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriençat; Jaunac eguinen du aldiz haren beguietan ongui dena.
14 Joab eta harequin cen populua goan ciren beraz Siriarren contra gudura, eta ihes igorri cituzten.
15 Bada, Amonen semeec ikustenez Siriarrac ihesi, berac ere Joaben anaia Abisairen ihes eman ciren, eta sarthu ciren hirira. Eta Joab Jerusalemera itzuli cen.
16 Siriarrac ikusiric Israelen aitzinean erori cela, bidalquinac igorri cituen, eta hibaiaz haindico Siriarra erakarri çuen. Sophac, Adarecerren armadaco buruçaguia cen bequien manatzaile.