4 Hanonec beraz Dabiden cerbitzariei ilea eta biçarra murriztu çarozquiten, hequien soinecoac moztu cituen iphurdi-maceletaric çangoetaraino, eta igorri cituen guibelerat.
5 Goan cirenean eta Dabidi gaztiatu çaroetenean hori, erreguec igorri çuen hequien bidera (ecic laido handia jasan çuten), eta manatu çaroeten Jericon gueldi citecen biçarra luça çaquioten arteo, eta orduan ethor citecen.
6 Bada, Amontarrac ikustenez irain eguin çarotela Dabidi, hala Hanonec nola gaineraco populuac mila cilharrezco talendu igorri cituzten, Mesopotamiatic, Maacaco Siriatic eta Sobatic beren gana erakarceco orga-lasterrac eta çaldizcoac.
7 Erakarri cituzten hogoi eta hamabi mila orga-laster eta Maacaco erregue bere populuarequin. Hauquiec ethorri cirenean campatu ciren Medabaco parrean. Amontarrac ere beren hirietaric bilduric, ethorri ciren guerlara.
8 Hori aditu çuenean Dabidec, igorri cituen Joab eta bere guiçon hazcarren armada gucia.
9 Amontarrac atheraturic, lerrotan jarri ciren hirico athearen ondoan, lagunça ematera ethorri ciren erregueac berriz, berez jarri ciren celhaiean.
10 Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen.