6 Bada, Amontarrac ikustenez irain eguin çarotela Dabidi, hala Hanonec nola gaineraco populuac mila cilharrezco talendu igorri cituzten, Mesopotamiatic, Maacaco Siriatic eta Sobatic beren gana erakarceco orga-lasterrac eta çaldizcoac.
7 Erakarri cituzten hogoi eta hamabi mila orga-laster eta Maacaco erregue bere populuarequin. Hauquiec ethorri cirenean campatu ciren Medabaco parrean. Amontarrac ere beren hirietaric bilduric, ethorri ciren guerlara.
8 Hori aditu çuenean Dabidec, igorri cituen Joab eta bere guiçon hazcarren armada gucia.
9 Amontarrac atheraturic, lerrotan jarri ciren hirico athearen ondoan, lagunça ematera ethorri ciren erregueac berriz, berez jarri ciren celhaiean.
10 Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen.
11 Gaineraco populua berriz, bere anaia Abisairen escuan eçarri çuen, eta hauquiec goan ciren Amonen semeen contra.
12 Eta Joabec erran çuen: Siriarrac garhaitzen banau, lagunça eguinen darotaçu; baldin berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, ni laguncera ethorrico natzaitzu.