8 Hori aditu çuenean Dabidec, igorri cituen Joab eta bere guiçon hazcarren armada gucia.
9 Amontarrac atheraturic, lerrotan jarri ciren hirico athearen ondoan, lagunça ematera ethorri ciren erregueac berriz, berez jarri ciren celhaiean.
10 Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen.
11 Gaineraco populua berriz, bere anaia Abisairen escuan eçarri çuen, eta hauquiec goan ciren Amonen semeen contra.
12 Eta Joabec erran çuen: Siriarrac garhaitzen banau, lagunça eguinen darotaçu; baldin berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, ni laguncera ethorrico natzaitzu.
13 Eguiçu bihotzetic, eguigun guiçonqui gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriençat; Jaunac eguinen du aldiz haren beguietan ongui dena.
14 Joab eta harequin cen populua goan ciren beraz Siriarren contra gudura, eta ihes igorri cituzten.