19 Eta Açuba hil ondoan, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha, ceinac eman baitzaroen Hur.
20 Hurrec berriz, içatu çuen Uri, eta Uric Beseleel.
21 Horiez gueroz Hefron ezcondu cen Maquirren alabarequin, Maquir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe cituen hura harcean, eta haren ganic içan çuen Segub.
22 Segubec ere içatu çuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi içatu cen Galaadeco lurrean.
23 Jesurrec eta Aramec hartu cituzten Jairgo hiriac; Canath ere eta hango herriac, hirur hogoi hiri; horiec oro Maquirren Galaaden aitaren semeac.
24 Bada, Hefron hil cenean, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha. Hefronec emaztetzat içan çuen Abia ere, ceinac eman baitzaroen Ashur Thecuaren aita.
25 Jerameelen ganic berriz, Hefronen seme çaharrena ganic sorthu ciren Erram haren seme çaharrena, Buna, Aram, Asom eta Aquia.