28 Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur.
29 Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid.
30 Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe.
31 Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai.
32 Semeiren anaia Jadaren semeac berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil cen haurric içan gabe.
33 Jonathanec berriz, içan cituen Phaleth eta Ciça. Horiec içan ciren Jerameelen semeac.
34 Sesanec berriz, etzuen içan semeric, bainan alabac, eta eguiptoar gathibu bat Jeraa deitzen cena.