1 Bada, guerthatu cen urthe-buruan, erregueac guerletara abiatzen ohi diren mugan, Joabec bildu cituela armada eta tropetaco indarra; larrutu çuen Amonen semeen lurra, goan eta sethiatu çuen Erraba. Eta Dabid Jerusalemen çagoen, Joabec Erraba hartu eta herrautsi çuenean.
2 Dabidec berriz, Melcomi burutic kendu çaroen koroa, eta hartan aurkitu cituen urrezco talendu bat phisura eta harri guciz baliosac; hequietaz beretzat eguin çuen diadema bat eta berce asco buluzquin ere hiritic eraman cituen.
3 Hirian cen populua ilkiaraci çuen, eta hequien gainetic iraganaraci cituen lera eta orga burdinaztatuac, halai non xehacatuac eta lehertuac içanen baitziren. Dabidec orobat eguin çaroeten Amontarren hiri guciei, eta Jerusalemera bihurtu cen bere populu guciarequin.
4 Guero Gacerren eguina içan cen Filistindarren contra guerla bat, ceintan Sobocai Husathiarrac hil baitzuen Saphai Erraphaimen odoleticacoa, eta aphaldu cituen etsaiac.
5 Filistindarren contra eguin cen berce guerla bat ere, ceintan Bethlehemgo Adeodadoc Oihanaren semeac, hil baitzuen Jetheco Goliathen anaia, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri.
6 Guerthatu cen oraino Jethen berce guerla bat, ceintan kausitu baitzen guiçon bat ikaragarri handia, sei erhi cituena, erran nahi da orotara hogoi eta lau. Hura ere Errapharen odolecoa cen.