16 Eta Dabidec beguiac alchaturic, ikusi çuen Jaunaren ainguerua xutic ceruaren eta lurraren artean, ezpata bilucia escuan Jerusalemen contra itzulia; eta Dabid eta Israelgo çaharrac, çurdatzac soinean, lurrera ahuspez erori ciren.
17 Eta Dabidec erran çaroen Jaincoari: Ez othe naiz ni populuaren kondatzea manatu dudana? Ni naiz bekatu eguin dudana, nic eguin dut gaizquia; cer merecitu du populu hunec? Ene Jainco Jauna, othoi çure escua bihur bedi ene gainera eta ene aitaren etchearen gainera, bainan çure populua ez bedi içan joa.
18 Orduan Jaunaren aingueruac manatu çaroen Gadi Dabidi erran ceçon igan çadien eta Jainco Jaunari aldare bat alcha ceçon Ornan Jebusearraren larrainean.
19 Dabid igan cen beraz, Gadec Jaunaren icenean erran çaroen hitzaren arabera.
20 Ornanec eta haren lau semeec harequin beguiratu eta ikusi çutenean Jaunaren ainguerua, gorde ciren; ecic orduan ogui jotzen hari ciren larrainean.
21 Dabid Ornanen gana heldu celaric beraz, Ornanec ikusi çuen, larrainetic bidera goan citzaioen, eta lurrean ahuspez adoratu çuen.
22 Eta Dabidec erran çaroen: Indaçu çure larraineco leku hori, hor Jaunari alcha dioçodan aldare bat eta gaitza populutic guibela dadien, eta dirutan har çaçu larrainaren balioa.