1 Eta Dabidec erran çuen: Hau da Jaunaren etchea, eta hau da Israelen holocaustetaco aldarea.
2 Manatu çuen bil citecen Israelgo lurreco proselita guciac eta hequietaric eçarri cituen harri atheratzen eta aphaincen, Jaunaren etchearen eguiteco.
3 Dabidec halaber burdina hainitz xuxentaraci çuen atheetaco itzetzat, uztardura eta bilguneençat, eta nihonereco cobrequeta bat.
4 Sidondarrec eta Tiriarrec Dabidi ekarcen ciotzaten cedro çuren balioa ere ecin jo citaqueen.
5 Eta Dabidec erran çuen: Ene seme Salomon haurttoa da eta erphila; Jaunari eguin nahi diodan etchea berriz, halacoa içan behar da, non leku orotan aiphatuco baita; xuxenduren darozquiot beraz premia direnac. Hargatic hil baino lehen xuxendu cituen behar ciren guciac.
6 Eta deithu çuen Salomon eta manatu çaroen etche bat eguin ceçon Israelgo Jainco Jaunari.