7 Dabidec erran çaroen Salomoni: Ene semea, ene nahia içan da ene Jainco Jaunaren icenari etche baten alchatzea.
8 Bainan Jauna minçatu içan çait cioelaric: Hainitz odol ixuri duçu, asco guerla erabili duçu; hambat odol ene aitzinean ixuri ondoan, ecin eguinen duqueçu etcheric ene icenari.
9 Sorthuco çarotzun seme bat, içanen da osoqui baquetiarra; ecic eguinen dut bere etsai gucietaric inguruan baquea içan deçan; eta horren gatic deithua içanen da Baquetiarra; eta haren egun orotan, baquea eta phausua emanen ditut Israelen.
10 Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean.
11 Orai beraz, ene semea, Jauna çurequin içan bedi, dohatsu eguin beçaitza, eta çure Jainco Jaunari etchea eguioçu, berac çutaz erran içan duen beçala.
12 Jaunac halaber eman biaçatzu çuhurcia eta adimendua, Israel mana eta çure Jainco Jaunaren leguea beguira detzatzunçat.
13 Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara.