1 Bada, huna nola bereciac içan ciren Aaronen semeac. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar.
2 Bainan Nadab eta Abiu, haurrac gabe hil ciren beren aita baino lehen; eta Eleaçarrec eta Ithamarrec bethe cituzten apheztasuneco eguimbideac.
3 Dabidec bereci cituen beraz cein bere aldi eta eguimbideetaraco Sadoquen familia Eleaçar ganic jautsia, eta Ahimelequen familia Ithamar ganic jautsia.
4 Bainan guiçon buruçaguietan hainitz guehiago kausitu cen Eleaçarren seme ecenez Ithamarrenic. Hargatic Dabidec bereci çaroezten buruçaguiac Eleaçarren semeei hamasei familien araura; eta Ithamarrenei, beren çorci familia eta etcheen araura.
5 Bi aldeetaco familiac berriz, beren artean çortera bereci cituen: ecic sainduteguico aitzindariac eta Jaincoaren gaucetacoac ciren hala Eleaçarren semeetaric, nola Ithamarrenetaric.