5 Bi aldeetaco familiac berriz, beren artean çortera bereci cituen: ecic sainduteguico aitzindariac eta Jaincoaren gaucetacoac ciren hala Eleaçarren semeetaric, nola Ithamarrenetaric.
6 Nathanaelen semeac, Semeiasec, lebitar iscribauac, iscribuz eman cituen erregueren eta buruçaguien aitzinean, Sadoc apheçaren eta Abiatharren seme Ahimelequen aitzinean, eta aphez-familia eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean ere; hartuz behin Eleaçarren etchea berceen buruco cena, guero Ithamarren etchea, ceinac berce batzu baitzituen bere azpico.
7 Bada, lehembicico çortea atheratu cen Joiaribena, bigarrena Jedeirena,
8 Hirugarrena Harimena, laugarrena Seorimena,
9 Borzgarrena Melquiarena, seigarrena Maimanena,
10 Çazpigarrena Acosena, çorcigarrena Abiarena,
11 Bederatzigarrena Jesuarena, hamargarrena Sequeniarena,