1 Dabidec eta armadaco aitzindariec bereci cituzten beraz Asaphen, Hemanen eta Idithunen semeac cantatzeco guitarren, maniurren, eta cimbalen gainean, beren lerroaren arabera bethez bereciac cituzten eguimbideac.
2 Asaphen semeetaric: Çacur, Josep, Nathania, eta Asarela, Asaphen semeac, buruco çutela Asaph erregueren manuaren arabera cantatzen çuena.
3 Idithunen semeac berriz: Idithun, Godolias, Sori, Jeseias, Hasabiaa eta Mathathias, sei, buruco çutelaric beren aita Idithun, guitarraren gainean cantatzen çuena, eta Jaunari aithor eta laudorio ematen çutenen buruçaguia.
4 Heman ere; Hemanen semeac: Bocciau, Mathanim, Ociel, Subuel, Jerimoth, Hananias, Hanani, Eliatha, Jedelthi, Erromemthiecer, Jesbacafa, Melothi, Othir, Mahacioth.
5 Horien gucien aita cen Roman, erregueren ikustea Jaincoaren solasetan, Jaunaren botherearen goresteco. Eta Jaincoac Hemani eman ciozcan hamalau seme eta hirur alaba.
6 Guciac, erran nahi da Asaphen, Idithunen eta Hemanen semeac ciren bereciac, çain bere aitaren azpian, erregueren manuaren arabera Jaunaren etcheco eguimbideetan, Jaunaren temploan cantatzeco cimbalen, maniurren eta guitarren gainean.
7 Bada, hequiec beren anaiequin, irakaste guciac, Jaunaren canticac irakasten cituztenac, helcen ciren berrehun eta laur hogoi eta çorcitara.