5 Horien gucien aita cen Roman, erregueren ikustea Jaincoaren solasetan, Jaunaren botherearen goresteco. Eta Jaincoac Hemani eman ciozcan hamalau seme eta hirur alaba.
6 Guciac, erran nahi da Asaphen, Idithunen eta Hemanen semeac ciren bereciac, çain bere aitaren azpian, erregueren manuaren arabera Jaunaren etcheco eguimbideetan, Jaunaren temploan cantatzeco cimbalen, maniurren eta guitarren gainean.
7 Bada, hequiec beren anaiequin, irakaste guciac, Jaunaren canticac irakasten cituztenac, helcen ciren berrehun eta laur hogoi eta çorcitara.
8 Eta çahar edo gazte, jaquinsu edo jaquingabe, oroc bardinetic çortean arthiqui cituzten beren aldiac.
9 Lehembicico çortea atheratu citzaioen. Josepi ceina Asaphen aldeco baitzen; bigarrena Godoliasi eta haren hamabi seme eta anaiei;
10 Hirugarrena Çacurri eta haren hamabi seme eta anaiei;
11 Laugarrena Isariri eta haren hamabi seme eta anaiei;