13 Athe bakotchecotzat beraz çortea bardin arthiqui çaroeten nahiz handiei, nahiz ttipiei familiaca.
14 Çorteac beraz Selemiasi eman çaroen iguzqui-haiceco aldea. Ipharreco alderdia berriz, haren seme Çacariasi, guiçon guciz çuhur eta jaquinari erori citzaioen çortean.
15 Obededom eta bere semeac ciren aldiz hegoalderat, eta etcheco aurkinça hartan cen bilçarra.
16 Sephim eta Hosa ciren mendebalerat, goiti goateco biderat daraman athearen ondoan. Eta guardia guardiaren parrean cen.
17 Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch.
18 Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan.
19 Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac.