23 Amramtarrequin, Isaartarrequin, Hebrondarrequin eta Ociheltarrequin.
24 Subaelec berriz, Jersomen semeac, Jersom Moisen seme baitzen, kutchen gainean çuen ikustecoa.
25 Haren anaia Eliecerren seme cen Errahabia, Errahabiarena Isaias, Isaiasena Joram, Joramena Cecri, eta Cecrirena Selemith.
26 Selemithec berac eta bere anaiec çaindu behar cituzten sainduen phuscac, Dabid erregueac, familietaco buruçaguiec, milatariec, ehuntariec eta armadaco buruçaguiec sainduetsiac,
27 Guerletaric eta guduetaco buluzquinetaric temploaren eta hango tresnen eguiteco consecratu cituztenac.
28 Gauça horien sainduesleac ciren Samuel ikuslea, Saul Cisen semea, Abner Nerren semea eta Joab Sarbiaren semea. Halacoric sainduesten cituzten guciec Selemithen eta haren anaien escura çakarzten.
29 Isaartarrec cituzten buruçagui Conenias eta bere semeac, campoco lan Israeli beguiratzen cirenetaco, populuaren arguitzeco eta juiatzeco.