5 Anuel seigarrena, Isacar çazpigarrena, Pholathi çorcigarrena; ecic Jaunac benedicatu çuen.
6 Haren seme Semeiri sorthu citzaizcon semeac, familietaco buruçaguiac; ecic guiçon guciz hazcarrac ciren.
7 Semeiasen seme ciren beraz Othni eta haren anaia guiçon guciz hazcarrac, Erraphael, Obed, Elçabad, Eliu ere eta Samaquias.
8 Horiec oro Obededomen semeetaric; berac, beren seme eta anaiac, guciz hazcarrac lanen eguiteco, hirur hogoi eta bia Obededomen ganicacoac.
9 Meselemiaren semeac berriz, eta anaia guciz hazcarrac, hemeçorci.
10 Aldiz, Hosa ganicacoac, erran nahi da Merariren semeetaric: Semri buruçagui (ecic etzuen içatu seme çaharrenic, eta hargatic bere aitac Semri eçarri çuen buruçagui),
11 Bigarrena Heicias, hirugarrena Tabelias, laugarrena Çacarias; Hosaren seme horiec eta anaiac, orotara hamahirur.