1 Bada, Israelgo semeac nombre-arauca, familia-buruçaguiec, milatariac, ehuntariac, cargudunac erregue cerbitzatzen çutenac andanaca, sarthuz eta ilkiz urthean cein bere hilabethean, hogoi eta lau mila ciren aldian.
2 Lehembicico hilabethean, lehembicico andana manatzen çuen Jesboamec Çabdielen semeac, eta azpico cituen hogoi eta lau mila guiçon.
3 Pharesen iraulguitic cen, eta lehembicico hilabethean armadan aitzindari gucien buruçagui.
4 Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat.
5 Hirugarren hilabethean, hirugarren andanaren buruçagui cen Banaias Joiada apheçaren semea; eta bere andanan bacituen hogoi eta lau mila guiçon.