1 Bada, Dabidec Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo lehembicicoac, leinuetaco buruçaguiac, tropetaco aitzindariac erregue cerbitzatzen çutenac, milatariac, ehuntariac, erregueren içate eta ontasunen gaineco cirenac, bere semeac ebaquiequin, handiac eta armadaco guiçonic guerlarienac.
2 Erregue jaiqui cen, eta xutic ororen aitzinean, erran çaroeten: Ene anaiac eta ene populua, adi neçaçue: Içatu dut gogoan templo baten eguitea, hartan eçarceco Jaunaren batasuneco arka, gure Jaincoaren oinetaco alkia; eta haren eguiteco xuxendu ditut oro.
3 Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz.
4 Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat.