11 Guero Dabidec bere seme Salomoni eman çaroen lorioaren, temploaren, unciteguien, jateco salhen, guela gordeen eta propiciatoriaren xehatzapena;
12 Eta oraino lorio gogoan hartu cituen guciena, kutchateguien eta gauça sainduen lekuen inguruco salhena;
13 Aphecen eta lebitarren berezpenac Jaunaren etcheco lan gucietan eta Jaunaren temploco cerbitzuan erabilceco tresna gucietan;
14 Unci bakotcharen urhea phisura; cilharra ere phisura unciei cihoacotena beren cerbitzuaren arabera;
15 Urhezco ganderailuençat ere eta hequien criseluençat, urhea ganderailu bakotcharen eta criseluen neurriaren arabera. Eman çuen orobat cilharrezco ganderailuençat eta hequien criseluençat, bakotchac behar çuen neurriaren araberaco phisua cilharretan.
16 Halaber eman çuen proposicioneco mahainençat urhea hequien neurrien arabera, eta orobat cilharra cilharrezco berce mahainençat.
17 Bihorcecoençat ere, xatençat eta urhe garbieneticaco isensunciençat, eta urhezco lehointtoençat urhea bereci çuen lehointto bakotchac behar çuen neurriaren arabera. Cilharrezco lehoinençat halaber cilhar-phisua bereci çuen neurri arauca.