17 Bihorcecoençat ere, xatençat eta urhe garbieneticaco isensunciençat, eta urhezco lehointtoençat urhea bereci çuen lehointto bakotchac behar çuen neurriaren arabera. Cilharrezco lehoinençat halaber cilhar-phisua bereci çuen neurri arauca.
18 Eman çuen aldiz isensuaren erretzeco aldarearençat urheric garbiena, hartaric beretic eguinac içan citecen kerubinac orga-laster bat iduri, hegalac hedatuz Jaunaren batasuneco arka estalcen çutela.
19 Eta erran çuen: Horiec oro Jaunaren escuaz iscribatuac ethorri çaizquit, molde horrec irakats cetzaztançat eguiteco diren guciac.
20 Dabidec berriz ere erran çaroen Salomon bere semeari: Guiçonqui hari çaite, emaçu bihotzez eta eguiçu; ez içan beldurric, ez ici; ecen ene Jainco Jauna çurequin içanen da; etzaitu ez igorrico ez utzico, Jaunaren etcheco cerbitzuaren lan gucia akabatu duqueçun arteo.
21 Huna aphecen eta lebitarren andanac; lagunduco çaituzte Jaunaren etcheco cerbitzu gucietan, eta hartara jarriac dira, eta nahiz handiec, nahiz ttipiec, oroc badaquite çuc manatzeco ditutzun gucien eguiten.