3 Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz.
4 Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat.
5 Berçalde ene semeetaric (ecic Jaunac asco haur eman içan darozquit), ene seme Salomon hautatu du, jarraraztecotzat Jaunaren erresumaco tronuaren gainean Israelen.
6 Eta erran içan darot: Çure seme Salomonec alchaturen ditu ene temploa eta ene phausa-lekua; ecic hura dut ene semetzat hautatu, eta ni aitatzat içanen natzaio.
7 Haren erreinua gogorturen dut bethi guciraino, irauten badu ene manamendu eta erabaquien bethetzen orai beçala.
8 Orai beraz Israelgo baldarna guciaren aitzinean, gure Jaincoac aditzen duelaric, derraçuet: Beguira çatzue eta bilha gure Jainco Jaunaren manamenduac oro, lur gori hau goça deçaçuen, eta çuen ondotic menderen mendetaraino çuen semeei utz deçaçuençat.
9 Eta çuc, Salomon ene semea, eçagut çaçu çure aitaren Jaincoa, eta cerbitza çaçu bihotz xahu eta gogo oso batequin; ecic, Jaunac ikarcen ditu bihotzac, eta badaquizqui gogo gucietaco berriac. Hura bilhatzen baduçu, aurkituren duçu: bainan uzten baduçu, bethico iraiciren çaitu.