9 Eta çuc, Salomon ene semea, eçagut çaçu çure aitaren Jaincoa, eta cerbitza çaçu bihotz xahu eta gogo oso batequin; ecic, Jaunac ikarcen ditu bihotzac, eta badaquizqui gogo gucietaco berriac. Hura bilhatzen baduçu, aurkituren duçu: bainan uzten baduçu, bethico iraiciren çaitu.
10 Orai beraz Jaunac hautatu baitzaitu bere sainduteguico etchearen alchatzeco, loth çaite bihotzequin eta akaba çaçu.
11 Guero Dabidec bere seme Salomoni eman çaroen lorioaren, temploaren, unciteguien, jateco salhen, guela gordeen eta propiciatoriaren xehatzapena;
12 Eta oraino lorio gogoan hartu cituen guciena, kutchateguien eta gauça sainduen lekuen inguruco salhena;
13 Aphecen eta lebitarren berezpenac Jaunaren etcheco lan gucietan eta Jaunaren temploco cerbitzuan erabilceco tresna gucietan;
14 Unci bakotcharen urhea phisura; cilharra ere phisura unciei cihoacotena beren cerbitzuaren arabera;
15 Urhezco ganderailuençat ere eta hequien criseluençat, urhea ganderailu bakotcharen eta criseluen neurriaren arabera. Eman çuen orobat cilharrezco ganderailuençat eta hequien criseluençat, bakotchac behar çuen neurriaren araberaco phisua cilharretan.