10 Eta Jauna benedicatu çuen oste guciaren aitzinean, eta erran çuen: Benedicatua çare Israelgo Jainco Jauna, gure aita, egundainotic bethi guciraino.
11 Çuri, Jauna, handitasuna; çuri ahal, ospe, garhaiciac; çuri laudorio; ecic ceruan eta lurrean diren guciac çureac dira; çuri, Jauna, erreguetasuna; çu çare handi gucien gainetic handi.
12 Çureac dira aberastasunac, eta çurea ospea; çu çare jaun gucien gainean, çure escuan dira indarra eta ahala, çure escuan handitasuna eta gucien gaineco buruçaguitasuna.
13 Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen.
14 Cer naiz ni, eta cer da ene populua, emaitza hauquiec oro guc çuri eguin ahal içateco? çureac dira guciac; çure escutic hartua ematen darotzugu cerorri.
15 Ecic, gure aitzineco guciac beçala, arrotz eta bideant batzu gare çure aitzinean. Gure egunac, itzal bat iduri dohaci lurraren gainean, tricatzeric gabe.
16 Oi gure Jainco Jauna, çure icen sainduari etche baten eguiteco metatu ditugun ontasunce hauquiec, çure escutic heldu dira, eta çureac dira guciac.