1 Hauquiec dira berriz, Dabidi Hebronen sorthu citzaizcoen semeac: çaharrena, Amnon, Aquinoam Jezraeldarra ganicacoa; bigarrena, Daniel, Abigail Carmeldarra ganicacoa;
2 Hirugarrena, Absalom, Maacaren, Jeçurreco erregue Tholmairen alabaren semea; laugarrena, Adonias, Aguithen semea;
3 Borzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea.
4 Sei seme sorthu citzaizcoen beraz Hebronen, non erreguinatu baitzen çazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez.
5 Bada, Jerusalemen ere sorthu citzaizcoen semeac, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurac Betsabee Amielen alaba ganic;