3 Borzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea.
4 Sei seme sorthu citzaizcoen beraz Hebronen, non erreguinatu baitzen çazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez.
5 Bada, Jerusalemen ere sorthu citzaizcoen semeac, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurac Betsabee Amielen alaba ganic;
6 Jebaar, Elisama,
7 Eliphaleth, Noie, Nepheg, Japhia,
8 Elisama, Eliada eta Elipheleth, bederatzi;
9 Horiec oro Dabiden semeac, aiphatu gabe ohaideen ganicacoac; arrebetzat içan çuten Thamar.