26 Masmaren semeac: Hamuel, Hamuelena Çacur, Çacurrena Semei.
27 Semeic içan cituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiec etzuten içan haur hainitz, eta ahaidego gucia ecin heldu içan cen Judaren haurren bardinera.
28 Bada, beren egoitza eguin çuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen,
29 Balan, Asomen, Tholaden,
30 Bathuelen, Horman, Siceleguen,
31 Bethmarcabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiec dira hequien hiriac Dabid erreguearen egunetaraino.
32 Hequienac ciren oraino borz hiri edo hirisca, Etam, Aen, Erremon, Thoquen eta Asan,