35 Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena),
36 Elioenai, Jacoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia,
37 Eta Ciça Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena;
38 Horiec dira aitzindari aiphatuac beren ahaidegotan, eta ezconçaz beren etchea berhatu çuten handizqui.
39 Eta goan ciren Gadorren sarcecotzat, haranaren iguzqui-haice alderaino, eta beren arthaldeençat alhapideac bilhatzeco.
40 Atzeman cituzten alhapide goriac eta hainitz onac, eta bazter bat çabala, descansua eta guicena, ceinetan beihala jarri içan baitziren Camen odolecoac.
41 Gorago beren icenez deithu ditugunac ethorri ciren beraz, Ecequias Judaco erregueren egunetan; jo cituzten han atzeman ciren olhac eta egoiliarrac, eta hil cituzten eta hequien orde egungo eguna arteo han eguin dute beren egoitza, ceren alhapide guciz goriac han atzeman baitzituzten.