4 Phanuel berriz, Jedorren aita cen, eta Ecer Hosarena; horiec dira Hurren semeac, Efratharen seme çaharrenarenac Bethlehemen aitarenac.
5 Asurrec Thecuaren aitac içan cituen bi emazte Halaa eta Naara.
6 Naarac eman çarozquien Ooçam, Hepher, Themantarrac eta Ahastharrac; horra Naararen semeac.
7 Eta Halaaren semeac dira Sereth, Isaar eta Ethnan.
8 Bada, Cosec içan cituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondocoac.
9 Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan.
10 Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza.