40 Atzeman cituzten alhapide goriac eta hainitz onac, eta bazter bat çabala, descansua eta guicena, ceinetan beihala jarri içan baitziren Camen odolecoac.
41 Gorago beren icenez deithu ditugunac ethorri ciren beraz, Ecequias Judaco erregueren egunetan; jo cituzten han atzeman ciren olhac eta egoiliarrac, eta hil cituzten eta hequien orde egungo eguna arteo han eguin dute beren egoitza, ceren alhapide guciz goriac han atzeman baitzituzten.
42 Simeonen semeetaric halaber borz ehun goan ciren Seirgo mendira, aitzindari cituztelaric Phaltias, Naarias, Erraphaias eta Ociel Jesiren semeac;
43 Eta xahutu cituzten Amalectarretaric itzuri ahal ciren ondarrac, eta hequien orde han eguin dute beren eguinça egungo eguna arteo.