9 Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan.
10 Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza.
11 Bada, Calebec Suaren anaiac içan çuen Mahir, ceina içan baitzen Esthonen aita.
12 Esthonec berriz, içan cituen Bethrapha, Phese eta Tehina, ceina içan baitzen Naasen hirico aita; horiec dira Errecaco guiçonac.
13 Cenecen seme ciren, berriz, Othoniel eta Saraia. Othonielen semeac berriz, Hathath eta Maonathi.
14 Maonathic içan çuen Ofra; Saraiac berriz Joab, Languileen haraneco aita; ecic han ciren languileac.
15 Jephonen seme Caleben haurrac berriz: Hir, Ela eta Naham. Eta Elaren semea, Cenez.