2 Bada, Juda cen bere anaien artean guerlariena, haren odoletic ilki ciren aitzindariac; çaharrenaren çucenac ordean Josepi dira eçagutuac).
3 Huna beraz Errubenen haurrac, Israelen seule çaharrenarenac: Enoc, Phalu, Efron eta Carmi.
4 Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Goguena Semei,
5 Semeirena Mica, Micarena Erreia, Erreiarena Baal,
6 Baalena Beera, ceina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrec Asiriarren erreguec eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan.
7 Haren anaiec eta ahaidego guciac berriz, familiaca kondatzean, Jehiel eta Çacarias cituzten aitzindari.
8 Bala Açacen semea (Açaz Samaren semea baitzen eta Sama Joelena), Aroerren jarri cen Neboraino eta Beelmeoneraino.