52 Çarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Aquitob,
53 Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas.
54 Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten.
55 Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;
56 Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.
57 Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;
58 Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,