55 Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;
56 Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.
57 Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;
58 Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,
59 Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;
60 Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.
61 Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.