22 Hargatic Efraim hequien aita nigarrez egotu cen asco egunez, eta haren anaiac ethorri ciren haren minaren goçatzera.
23 Eta sarthu cen bere emaztea gana, ceina amatu baitzen eta erdi cen seme batez, eta deithu çuen Beria, bere etcheco ondicoen erdian sorthu celacotz.
24 Berriz, haren alaba içan cen Sara, ceinac alchatu baitzituen Bethoron-behere, Bethoron-garai eta Ocensara.
25 Haren semeac ciren oraino Errapha, Erreseph eta Thale, ceinaren ganic sorthu baitzen Thaan.
26 Thaan içan cen Laadanen aita; Laadan Amiudena, eta Amiud Elisamarena;
27 Elisamaren ganic sorthu cen Nun, eta hunec içan çuen Josue.
28 Hequien goçameneco eta egoitzetaco içan ciren Bethel hari çatchicoztenequin, Noranen iguzqui-haice alderdia, Gaaergo mendebaleco aurkinça eta hari çatchicoztenac, Siquem ere hari çatchicoztenequin Açaraino eta Açari çatchicoztenac.