1 Horra beraz Israel guciaren xehatzapena, eta guciac cembat ciren iscribatua içan da Israelgo eta Judaco erregueen liburuan; eta Babilonara eramanac içan ciren beren tzarqueria gatic.
2 Bada, beren goçamenetan eta beren hirietan egotera lehembicicoric ethorri cirenac, Israeldarrac, apheçac, lebitarrac eta Nathindarrac ciren.
3 Jerusalemen egotu ciren Judaren semeetaric, Benjaminenetaric, Efraimenetaric ere eta Manaserenetaric:
4 Othei Amiuden semea, Amiud Amriren seme baitzen, Amri Omrairena, Omrai Bonirena, Boni Pharesen semeetaric, eta Phares Judaren semea;
5 Asaia Siloniren seme çaharrena eta bere umeac;
6 Çararen semeetaric berriz, Jehuel eta hequien anaiac, sei ehun eta laur hogoi eta hamar;